martes, 4 de noviembre de 2008

Geografiako lana

____________________________________


Ibilbidearen perfila



Mapa kartografikoa



Mapa litologikoa



________________________________________________________




















Haizeen orrazia

Haizeen orrazian dagoen lurraren materiala granitikoa da, Galiziatik ekarria. Harri mota hau inguru honetako kareaharria baino gogorragoa denez hobe dago prestatua itxasasoko astinaldiak jasateko. Jaizkibeletik Santa Klara eta Igeldo mendiraino doan monoklinala kareharrizkoa da buztin nahasketarekin. Honen adibide garbia Zilarrezko itsasargian dauden harrietan topa ditzakegu. Lehenengo argazkian ikus dezakegun bezala hormako kareharriak eta lurreko granitoak kontraste handia sortzen dute. Kareharrizko labarrak gazteak dira (10000 urte inguru) ordea granitoak osatu ahal izateko askoz urte gehiago behar ditu.

Haizeen orraziko zorua granito gorrizkoa da, Galiziatik ekarritako materiala. Santa Klara irlaren monoklinala osatzen duen ez beteko kareharriarekin konparatua gogortasun handikoa. Granito honek hobe jasan dezake itsasoaren indarra gogorra delako. Santa Klarako eta bere monoklinala osatzen duten Igeldo, Jaizkibel eta Ulia mendiak ez beteko kareharriaren eta inguru buztintsuaren nahasketak osatzen ditu, eta horregatik jasango dituzte gehiago itsasoaren enbatak.Generalean, monoklinal hau areniska hori kuartzosoek osatzen dute, tamaina metrikoko multzoetan banatuta zehazki. Batzuetan lutita eta marga aurki dezakegu Santa Klara eta honen monoklinalean. Gros-eko hondartzan eta Zilarezko Itsasargiaren inguruan adibide honak daude material hauek aztertzeko. Santa Klara irla kuaternarioan eratu zela badakigu, eta berrehun urte barru guztiz desagertuko dela ere











Zubimuxu parkea

Haizearen orraziatik Wiesbaden kalea jarraituz Ondarretan dagoen Zubimisu parkera joan ginen. Parkea Igarako erreka zegoen lekuan dago kokatua eta erreka honek Donostia eta Usurbil bereizten ditu. Leno 6 km-ko emaria zuen eta bertan landare mota asko aurki ditzakegu: pinuak, ezpelak, sastrakak etab.

















Beriyoko artea

Nahiz eta zuahitzez nahastu ginen esan beharra dago metro gutxira izan genuela artea. Bitxia da nola zuahitza inguru honetan egonik honenbeste urte bizi izana eta horregatik da ain berezia. Nahiz eta etxeak eraikitzeko zuahitza bota nahi zuten azkenean ez zieten utzi eta horren orden errotanda batean kokatu zuten.

Bere berezitasuna hainbeste urte izatea da, eta gainera etxe berriz inguratua egotea. Artea kendu nahi izan zuten, baina ez zuten lortu eta errottonda egin zuten honen ordez. Altuera totala 23m-koa da, eta fustearena 4m-koa. Zuhaitzaren enborraren diametroa 1.30m.koa da, eta goialdeko adar eta hostoek osatzen dutena 22m-koa. Berez zuahitz hau mediterranear klimakoa da eta Donostian naturalki hasi izanak egiten du ain berezia.












Igara bidea

Igarako bidea Usurbilen egonik Beriyotik pasa eta gero Portuetxeko errotondara joan gara bertatik Pokopandegi bidetik igara bidera iristeko.

Igarako errekaren bestaldean egonik inguru litologikoa karreaharrizkoa dela esan genezake. Industria modernoa, eta eraikin historikoak (Portuetxe) eta tradizionalak (baserriak) nahasten diren lekua da. Eraikin hauek erreka alboetan dauden terrazetan kokatuak daude nahiz eta esan genezake itsas ingurua izan zela bertakoek zenbait maskor aurkitu direla esaten dute eta. Itsas ingurua izan zelarik buztina eta hondarra aurki genezake material litologiko nagusi bezela.








Igarako haritza

Denbora askoan ahalengindu eta gero azkenean aurkitu genuen haritza. Union Farmaceutica Guipuzcoana-ren aurrean dagoen muino batean kokatua dago. Muinoa sastrakaz inguratua dago bide txiki bat izan ezik. Zail egin zitzaigun bidea topatzea baina behin bagenekiela aurrera jarraitu genuen. Haritzaren inguruan zabor asko zegoen baina horrek ez zuen zuhaitzaren hegoera kaltetzen.

Zuhaitzaren tamaina: 4m-ko embor garaiera, 1,3m.ko lodiera, 19m-ko altuera eta 20 m adaburuen diametrua kontuan izanik.

Haritza berez ez zen bakarra baina gizakiaren ustiapena dela eta denborarekin desagertzen joan dira bakar hau geratu harte 400 urte inguru dituelarik.







Igarako erreka

Lanaren amaiera Tolosa hiribidean dagoen errekan amaitzen da. Leno erreka honek eramaten zituen sedimentuak itsasora eramaten zituen baina gizakiak inguruko terrazak okupatzean hau eten egin zen. Sedimentuak orduan bertan geratzen dira nahiko lur buztintsu eta ezegonkorra sortzen. Horain terrazak eraikinez beteak daude berezko padura inguruaz okupatuak izan beharrean.


Jon Ucin