domingo, 11 de enero de 2009

Donostian barrena



Miramon pasealekua



Aieteko pasealekua da hau, inguru periferikoan kokatua. Gune honetan ekipamendu ezberdinak (Illunbe zezen plaza, EITB, poliklinika..) eta etxe bizitza bakarreko etxeak nahasten dira. Azken hauek 80 ko hamarkadatik aurrera eraikiak izan ziren. Beraz funtzio erresidentziala nahiz serbitzu funtzioa nahasten dira.



Bere osotasunean planoa irregularra da nahiz eta tokian-tokiko salbuespenak egon (etxebizitzak pilatzen diren lekuak). Inguruaren irregulartasunaren arrazoietako bat lekua nahiko gora-beratsua dela da.



Bertako etxeak kalitate onekoak dira eta gaur egungo beharretarako prestatuak daude (garajea...). Etxeak baxuak dira beraz ez da jende asko bizi leku honetan. Leno landa eremua zen hau baina denborarekin ekipamendu berriak jartzen joan dira eta etxeak eraiki dituzte.





Garraio publikoa hemen ez da oso eskuragarria. Hau izateko Anoeta ingurura jeitsi behar da beraz erraztasuna ez da handiegia.

Pasealekuarekin batera bidegorria da eta horrela leku nahiko egokia bilakatzen da bizikletarekin ibilbide bat egiteko.

Osasun serbitzu aldetik poliklinika eta Donostiako ospitala ditugu. Biak ongi komunikatuak daude beraz alde hontatik ez dago arazorik.

Kultur ekipamendu aldetik Kutxaespazio da aipagarriena non adin guztietako jendeak ikas dezakeen zerbait berria.

Aisialdirako ere Illunbe zezen plaza da esanguratsuena eta horrez gain Anoetaren gertutasuna da azpimarragarria.

Jende asko ez denez bizi inguru hauetan ez dago ez trafiko eta ez aparkamentu arazorik baina agian zenbait serbitzuren gabezia egon daiteke.











Gipuzkoako Erret Konpania kalea



Amara Berri auzoan kokaturik hiriko inguru periurbanoan gaude. Kale hau 80-90 hamarkadetan eginiko etxadi itxiko etxez osatua dago beraz ongi ekipatuak daude. Esan beharra dago kale honen inguruko kaleak zaharragoak direla eta beraz ez direla etxe hauek bezain egokiak.


Etxagintza 4-5 pisuetakoa da eta plano erregularrean jarriak daude modu ortogonalean. Kalitate oneko materialekin eginak daude etxeak.











Garraoio publiko eskuragarriena Anoetan dagoen topo geltokia da. Hemen autobusa ez da beste lekuetan bezain erabilia.


Ondotik igarotzen den bidegorriak Loiola eta Zorroagarekin elkartzen gaitu beraz bizikleta nahiko garraio praktikoa da.


Kirol eta aisialdi aldetik kale honek gertu ditu Anoeta estadioa eta baita bere atletismo pista. Bestalde Txuri-Urdin izotz jauregia eta Paco Yoldi polikiroldegia gertu daude.


Hemengo arazo nagusiak topoak sorturiko kutsadura akustikoa da eta horrez gain leku berean jende asko bizi denez trafiko arazoak eta kutsadura asko sortzen da.











Felipe IX kalea



60 ko sustapen pribatuko etxebizitzez osaturiko kalea da hau eta periferian dago kokatua. Kale honetan bilbadura irekia eta plano erregularra dugu nagusi.



Puion gertatu zen bezala antzinan leku hau baserriek okupatzen zuten baina denborarekin bota egin dira eta ez da horren arrastorik geratu.







Leku honetan garraio publiko aldetik ez dago batere arazorik autobusak ordu guztietan daudelako eta Amarako tren estazioa nahiko gertu dagoelako. Aitzitik hemengo arazo nagusia aparkamentu falta da. Kale honetan ez zegoen pentsatua familiako 2 auto egongo zirenik beraz ez ziren egin gaur egungo beharretarako behar beste aparkamentu egin. Honek arazoa ekartzun du eta irtenbidea beste lekua batzuetan bezalaxe oso zaila da.



Nahiz eta funtzio nagusia erresidentziala den bertako dendek eta Arcco merkatal guneak funtzio komertziala eta aisialdirakoa ere ematen diote kaleari.



Kale honen alboan Usandizaga institutua dago non jende asko joaten den ikastera eta honek ere badu bere liburutegia.


Gertuen dagoen osasun serbitzua Donostia ospitala da.









Puio


Inguru periferikoan kokatua muino baten gainan Aiete auzoan barne sartzen da. Bertan etxadi itxiko etxeak eta familia bakarrekoak nahasten dira beraz bertako funtzioa erabat erresidentziala izango da.


Bilbadura nahiko itxia du etxeak nahiko aglomeratuak daude eta. Planoa erregularra du eta etxeak nahiko baxuak dira ez bait dira 3 pisuetatik pasatzen.



Leno inguru hauetara itxasoa iristen zen beraz bertan arrantzatik bizi ziren hainbat baserri zeuden baina urteak pasa ahala itxasoari lekua irabazi eta baserri guztiak bota zituzten etxeak eraikitzeko.










Bertako autobus serbitzuari esker periferian dagoen kale hau ondo komunikatzen da beste kaleekin eta uneoro daude autobusak bertako geltoki ezberdinetatik pasatzen. Trena ordea nahiko urrun geratzen zaie kale hontako biztanleei beraz autobusaren menpe daude garraio publikoari dagokionez.




Aisialdirako Puioko parkea da esanguratsuena oso leku aproposa da eta ibilaldi bat egiteko. Horrez gain badaude bertan ikastetxeak inguruetako umeek bertan ikas dezaten eta horrela ez dute hiri zentrura joan beharrik.



Baina kale honen arazo nagusia ekipamentu, komertzio eta serbitzu falta da. Etxeak baxuak direnez metro karratuko ez da jende asko bizi beraz inori ez dio konpentsatzen hemen negoziorik (okindegia adibidez) irekitzea. Honek bertako biztanleentzako kalte handia ekartzen du edozein zerbitzuetarako hirira joan behar duelako. Eta azken honek garraio pribatuaren beharra ekartzen du nahiz eta autobus serbitzu ona izan.







Osasun kalea



Amara Zahar auzoan kokatua Donostiako kasko historikotzat hartzen da. Zabalgune burgesa alboan duelarik kale hau langile auzoaren barruan dago. Lehen periferian zegoen kokatua baina hiria handitzen joan den ehinean zabalgunearen parte bezala har genezake.



XIX eta XX. mendeetan eraikia kale hau langile auzoa da eta eraberritutako etxe zaharrez dago osatua. Bertan planoa erregularra da burgesen kaleetan bezalaxe baina honek bilbadura itxia du. Etxagintza 3-6 pisu bitartekoa da eta lehen esan bezala eraberrituta daude hemengo etxeak. Aipagarria da ere zenbait etxe argazkian ikus daitekeen bezala aldapan gora daudela eraikiak.









Kale hau ikus daitekeenez ez dago egungo bizitzarako ongi prestatua (aparkaleku falta eta etxe zaharrak) baina kokapena dela eta asko errebalorizatu dira eta beraz erraberitu ere egin dira.



Kale honen abantaila nagusienetako bat topo estazioa iha bertan dagoela da baina autobusak ez dira ain ugariak kale honetan. Horretarako ondoko kaleetara jo beharko genuke. Horrez gain Koldo Mitxelena liburutegia ere oso gertu dago. Agian inguruko farmazia eza izango litzateke kezkagarria (bertako jendea edadetua da eta) gertuen dagoena Urbieta kalekoa da. Baina kale honen arazo nagusia aparkaleku falta da. Kalea estua denez zaila da honi irtenbide bat ematea eta etxeak eraistea erradikalegia izango zen bertako jendeak ez lukeelako nora joan.







Hernani kalea



Burguesen zabalgunean aurkitzen gara bete-betean eta egun merkataritzari erreparatuz hiriko lekurik aktiboenetakoa dela esan daiteke bertan dauden hainbat dendei esker. Nahiz eta hiri handien CBDa bezalakoa ez izan ehin handi batean funtzio bera betetzen duela esan daiteke bertan dagoen mugimendua dela eta. Benetako CBD bat izateko metro serbitzua faltako litzaioke eta horrez gain beste eskala handiago batean egon beharko luke hau da handiago izan beharko litzateke.


XIX. mendearen amaieran eraikia hiriko arresiak eraitsi ostean alde zaharraren luzapena bezala har genezake. Honek ere burgesen zabalguneen ezaugarriak jarraitzen ditu eta horien artean plano erregulara da esanguratsuena. Eraikinak modu linealean daude jarrita eta bertan erabilitako materiala oso ona da denborarekin eraberritzen joan direlarik. Bilbea irekia da.






Garraio publikoa autobus serbitzuaren eskutik doa eta Amarako tope estazioa ez dela urruti geratzen esan beharra dago. Farmazia asko topa ditzakegu inguru hauetan eta honek erraztasuna ekartzen dio inguruko jendeari. Ala here Donostiako ospitala urrun geratzen da. Aisialdirako Kontxako hondartza edo Udaletxeko aurreko parkea ditugu aukera ezin hobeak.



Baina hemengo arazo nagusiak bi dira: alde batetik trafiko eta aparkamentu arazoak. Bertako errepideetan auto asko pilatzen dira beraz gomendagarria da garraio publikoa gehiago sustatzea eta jendeak hau erabiltzea. Aparkamentu arazoa konpontzen ari direla esan genezake kontxan egiten ari diren 5 pisuko parkinaren bidez. Bestaldetik ere etxe hauen kokapena dela eta asko birbaloratu dira inguru hauek beraz bertan etxea izatea iha ezinezkoa gertatzen da lurzoruak duen prezioa dela eta. Hau ikusiaz funtzio erresidentziala iha osorik galdu du CBD funtzioa hartuz.







Gipuzkoa plaza



Gipuzkoa plaza 1877. urtean izan zen eraikia non Gipuzkoako Diputazioa dagoen. Donostiako zabalgunean dago kokatua eta bertan parke handi bat ikus dezakegu.




Plaza honek laukizuzen bat osatzen du beraz planoa erregularra dela esan daiteke. Azken ezaugarri honek burgesentzako eraikitako lekua dela adiezten digu. Etxeak modu linealean daude kokatuak eta 5 pisu inguru dituzte eta kalitate handiko materialez eraikiak daude. Bai Diputazioaren eraikina eta bai plazaren inguruko etxeek estilo neoklasikoz eraikiak izan ziren eta esan beharra dago oso itxura dotorea ematen diola lekuari.










Hiriaren erdigunean dagoelarik perieria eta alde zaharraren artean autobus serbizu oso ona eskaintzen digute bertatik. Tren geltokia ordea urrun geratzen da. Aisialdiari dagokionez plaza honek eskaintza paregabea ematen digu lasai asko bertan geratzeko. Horrez gain Bretxa merkatal gunea eta Zurriolako eta Kontxako hondartzak gertu nahiko gertu daude. Horrekin batera kultur gune nagusia Kursaala litzateke ez dela hain urruti geratzen.



Nahiz eta plazan bertan ez dauden aparkalekuak honen inguruko kalean ugariak dira TAO-rekin batera.






Ategorrietako galtzara zaharra



Lorategi auzoa izandako lekua da hau eta honek aztarna handia utzi du lekuan. Horrez gain familia bakarreko etxebizitzak ditugu hemen. Donostiako zabalgunean gaude orain.



Hemen ere planoa irregularra dugu eta nahiz eta serbitzuaren etxea xumeagoak izan hor ere etxe berriak eta serbitzu ezberdinak jarri dira. Aipagarria da, nahiz esta leno lorategi auzoa izan orain lorategiak zeuden lekuetan eraiki egin dela eta horrela bilbadura asko itxi dela. Etxeak ez dira garaiak eta gehienez 3 pisuko etxeekin aurki gaitezke.



Denbora pasa ahala bertako lurzorua asko birbaloratu zen eta beraz 50 eko hamarkadan lehen jauregiak zirenak eraisten hasi ziren bertan etxebizitza berriak eta beste eraikin ezberdinak egiteko. Horrez gain lorategiak kendu eta gehiago eraiki zen, arestian aipatu bezala. Hemengo lorategi auzoa burges goi-mailakoentzat zegoen egina beraz etxeen kalitatea handia izango da.










Garraio publikoa hemen autobusarekin dago erabat loturik eta une oro aurki dezakegu bat gainuntzeko auzoekin komunikatzeko. Trena ordea ez da honaino iristen baina ala ere autobus serbitzuak ondo konpentsatzen du. Serbitzu medikua ere hemen ez da falta eta horien artean Pilar klinika dugu. Kulturari dagokionez aipagarriena Kursaala dugu Zurriola hondartzaren bestaldean. Eta Donostian arraroa den bezala hemen ez dugu aparkaleku arazorik lurpean aparkaleku asko daudaleko eraikiak.








Roteta




Periferian dago kokatua hau ere Larratxoren ondoan. Sustapen publikoko etxeaz dago osatua orohar gehienbat 70 eko hamarkadatik aurrera eraikiak daudelarik.




Bertako planoa irregularra da lekua gaizki planifikatua egotearen ondorio delarik. Bertako etxeek forma poligonalak dituzte eta erdian patioa dute. Bilbadura irekia da baina ala ere bertako komunikazioak ez dira onak muino batean eraikia dagoelako kalea. Altuera ertaineko etxeak aurkitzen ditugu 4-5 pisuetakoak










Kale hau langile eraiki zen garaiko langile xumeentzat planifikatua izan zen geroa kontuan hartu gabe. Honek beste kale batzuetan sortutako arazo berdinak ekarri ditu. Langileen errenta denborarekin igotzen joan da eta honekin batera behar berriak sortu dira baina etxe hauek interbentzioa oso zaila dutenez kale hau bere horretan geratu da. Interbentzio azpimarragarriena Harria parkea izango litzateke baina argi dago ez dela nahikoa. Horrez gain etxe zaharretan interbentzioa zaila denez inguruan beste etxe berriagoak eraiki dira eta horrela kontraste nahiko handia sortuz.



Garraio publikoari dagokionez Herrerako tren geltokia nahiko urrutia geratzen denez kale hau autobus serbitzura dago lotua erabat. Bizikletentzat ere ez da leku egokiena hau bertako gora-berak direla eta, bidegorririk ez egoteak ere ez du laguntzen. Orohar ingurua gaizki komunikatua dagoela esan genezake.



Osasun serbitzuen aldetik ere bertan ez dago farmaziarik eta honek bertako biztanleei nahiko urrun joatera behartzen ditu botika edo osasun serbitzuaren bila. Argi dago honek ez duela laguntzen bertako biztanleriaren bizi kalitatean.



Aisialdiari erreparatuz Harria parkea da gunerik esanguratsuena Altzako polikiroldegia nahiko urrun geratzen da eta. Gertuen dagoen kulturguneak Larratxokoa da beraz esan genezake bertako biztanleek nahikoa eskuragarri dutela zentru hau.



Kale honek ez ditu aparkaleku arazo gehiegi bertan ez delako Larratxon bezain beste jende bizi (dorre altuak direla medio). Beraz bertako arazo nagusiena komunikabi onen falta izango litzateke.




Larratxo (Altza)



Promozio pribatuko etxeez osatua, inguru periurbanoan dago kokatua. Hauzo honetan gehienbat dorre oso garaiak aurkitzen ditugu 20 pisuetaraino iristen delarik baten-bat. 60 ko harmakadatik 80 hamarkada bitartean eraikiak.



Bilbadura irekia eta planoa nahiko irregularra dela ikus daiteke etxeen kokapenari erreparatuz. Nahiz eta 15-20 pisuetako dorreak izan leku honen bereizgarri hauen alboan ere badaude etxadi itxiko eraikinak ez direla hain garaiak (3-4 pisuetakoak). Ala ere bertako biztanleriaren gehiengoa dorre altuetan bizi da.


Hasiera batean etxe hauek kanpotik zetozten emigranteentzat zeuden planteatuak beraz klase langilearentzat eta ez oso aberatsarentzat. Baina urteak pasa ahala jendearen bizi maila igotzean arazoa sortu da auzo hau ez bait dago oso ondo ekipatuta gaur egungo jendearen beharrentzat.





Garraio publikoari dagokionez nahiko ongi dago ornitua autobus serbitzuari esker. Aldi berean Herrerako tren geltokia ez du urruti nahiz eta aldapa handia den. Bai topoak eta autobusek ongi komunikatzen dute hiriaren erdigunearekin oinez joateko nahiko urruti geratzen da eta. Ala ere uzo hau ordea ez dela batere aproposa bizikletentzat esan genezake bertan malda asko daudelako eta ez dagoelako bidegorririk. Aisialdirako bertako futbol zelaia edo Garberako merkatal gunea dira aipagarrienak.




Hemen ere aparkaleku arazoak handiak dira lehenago esan bezala auzo hau ez dagoelako egungo beharrentzat (normalean 2 auto familiako) pentsatuak. Horrez gain gertu pasatzen den A8 autobideak kutsadura akustiko handia sortzen du inguruan.




El Pilar (Martutene)



Periferean kokatua inguru periurbanoan sustapen ofizialeko etxebizitzekin dagoelarik osatua. Hau horrela izanik langile klaseko jendea eta erdi mailakoa jendea biziko da hemen.



Plano erregularreko kalea izango da eta bilbadura irekia izango du. Etxeen altuerari dagokionez ez dira oso garaiak eta 3-4 pisu inguru dituzte.



60 ko hamarkadan auzo hauek fabriketako langileentzat zeuden pentsatuak beraz nahiko etxe xumeeak eraiki zituzten landa inguruan eta gaur egungo beharrentzat (auto, garajea...) ez zeuden batere moldatuak. Ondoren 70 eko hamarkadan leno landa ingurua zena urbanizatu egin zen eta aurreko etxeen inguruan etxe berriak egin ziren etxe zaharretan interbentzioak egin beharrean.









Auzo hau garraio publikoari dagokionez ondo daga komunikatua. Loiolako "topo" estazioa nahiko gertu dago eta horrez gain badago bertan beste renfe geltoki bat ere inguruko herriekin komunikatzen gaituena. Autobusak une oro ikus daitezke hara eta hona eta honek asko laguntzen du Martutene gainuntzeko hiriarekin ongi komunikatzen nahiko urruti dago eta.





Ikasketa serbitzua nahiko gertu dago bertan ere eskola dute eta horrez gain La Salle ikastetxea (loiolan dagoena) distantzia gutxira dago. Ordea liburutegi publikoa falta zaio ez du eta bertan, gertuena Loiolan dago.
Jon Ucin

No hay comentarios: